Salmenta Baldintze Orokorrak

Turismaren Araudian emanik diren baldintza orokorrak, bidaje eta bakantza egonaldien antoladüraren obratzeko baldintzak xedatzen dütüan L211-11 artikülüaren arabera. Halaber,  R. 211-5 eta  R. 211-13 arteko artikülüak.

R. 211-5 artikülüa

L. 211-8 artikülüaren bigerren lerroaldeko a eta b püntüetan jakinarazirik diren salbüespenetzaz kanpo, bidaje eta bakantza egonaldi eskentza eta salmentak behar diren dokümentü güzien emaitea behartzen dü, zati honek xedatzen dütüan arauen arabera.

Kasü horier lotürik diren zerbütxü emaiterik gabe airez karreiatze edo ohizko karreiübide txartel saltzeren kasüan, salzaleak erostünari emanen deitzo karreiazaleak emanen dütüan edo haren gain diratekean txartel bat edo beste.

Galtoaren araberako karreiatze baten kasüan, bidaje txartelak zoinentako saltzen diren karreizalearen izena eta helbidea agertü behar dira.

Turisma eskentza oso baten parte bakoitxarentako zorkontü berez baten egiteak ez dü saltzalea libratzen zati hontan xedatürik diren arauezko eginbeharren obratzeaz.

R. 211-6 artikülüa
Salmenta tratüa hitzartü beno lehen eta bere ofizio nortarzün, helbide eta lan sail hortan aritzeko legezko baimena agertüko dütüan idazki batetan, saltzaleak erosleari behar deitzo argibideak oro eman bidaje edo bakantza egonaldi eskentzaren egünetzaz, prezioez eta beste zerbütxü süertetzaz, hala nola :
1° Karreiübide desbardinen nontik-norakoaz, zer-nolakoaz, ezagügarriez eta sailetzaz ;
2° Alojatze süerteaz, honen kokapenaz, apaindüra heinaz eta ezagügarri desbardinez, eta bidajea edo egonaldia agitzen den herrialdetako arauer eta ohidürer etxekara den turisma saileko honespenaz eta sailkapenaz ;
3° Zerbütxatürik diratekean apairüetzaz ;
4° Hara-honaka edo üngürü egite baten kasüan, ebilbidearen aipamen xeheaz ;
5° Mügak igaran beharraren kasüan bereziki, administrazione eta osagarri saileko eginbeharretzaz eta horiek behartzen düen denboraz ;
6° Eskentzaren barne diren edo hala agitzez pakatze haborokin baten trüke egiten ahal liratekeen bisitaldi, ikusaldi eta beste gisako zerbütxüak ;
7° Bidajearen edo egonaldiaren plantatzeko, beharrezkoa den saldoaren hein ttipiena nahiz handiena eta bidajea edo egonaldia parteliant gütienezko baten arabera balin bada, harzalea zonbat denbora lehen abisatürik datekean ezeztatze bat agitzearen kasüan ; data hori, nontik nahi den, ez date abiatze egüna beno 21 egün beno gütiagokoa izaten ahal ;
8° Salmenta tratüaren hitzartzean erosleak aitzinara zonbat behar dükean pakatü eta ondarra noiz behar den ordaintü ;
9° R. 211-10 artikülüari jarraikitzez, salmenta kontratüan xedatürik diren prezioen arrikusteko baldintzak ;
10° Salmenta tratüan hitzartürik diren ezeztatze baldintzak ;
11°  R. 211-11, R. 211-12 et R. 211-13 artikülüetan xedatürik diren ezeztatze baldintzak ;
12°  Bidaje antolazaleen ofizioko asürantzetan eta alkarte edo irabazte egite helbürürik gabeko alkargoa, nahiz günean güneko turisma egitüren asürantza berezietan agertzen diren arriskü bermatzeez eta bermatze horien gehienezko sos heinaz argibideak ;
13° Ezeztatzera behartze zonbaitentako asürantza baten edo arriskü berezi zonbait, hala nola meskabitze edo eritze batengatik etxeratzearena, bermatzen dütüan lagüntza ekarte kontratü baten nahiaren arabera hartzeko paradaz argibide emaitea ;
14° Salmenta tratüaren barne, airez karreiatzeko eskentzak badirenean, hegaldi zati bakoitxarentako erosleari argibideak emaitea,  R. 211-15 eta R. 211-18 arteko artikülüetan xedatürik den gisan.

R. 211-7 artikülüa
Erosleari lehenagotik emanik zaitzon argibideek horien ororen obratzera behartzen dü saltzalea, salbü saltzaleak ohartarazten badü kanbio elibaten egiteko züzena begiratzen düala. Kasü hontan, saltzaleak argi jakinarazi behar dü kanbio horik zoin izaten eta non agitzen ahal diren.

Zer nahi den, lehenagotik eman diren argibideer kanbioak egitean, saltzaleak behar deitzo erosleari izkiribüz jakinarazi, kontratüa orozbat hitzartu aitzin.

R. 211-8 artikülüa

Saltzalearen eta eroslearen artean hitzartü den kontratüak izkiribüz eginik behar dü izan eta bi aletan, horietarik bata eroslearen eskü ütziko delarik, eta bienganik behar dü ere sinatürik izan. Kontratüan, ondoko xehetarzünak behar dirateke agertü :
1° Saltzalearen, haren berme emaile eta asürazalearen izenak eta helbideak, bai eta bidaje edo bakantza antolazalearen izena eta helbidea ;
2° Bidajearen noratekoa(k) eta, egonaldia zatika izanik, zati bakoitxarentako püntüak eta egünak ;
3° Baliatüren diren karreiatze mota desbardinetaz xehetarzünak eta sailkatzeak, joan-jinen egünak, tenoreak eta güneak ;
4° Alojamentü süertea, haren kokapena eta goxortazün-apaindüra bai ezagügarri haboroxeenak, egonaldia(k) eginen den (diren) herri bakoitxeko ohidüra eta araudien araberako turisma sailkapena ;
5° Zonbat apairü badatean ;
6° Üngürü baten egitearen kasüan, nontik xüxen igaranen den ;
7° Bidajearen edo egonaldiaren saltze prezioaren barne konta diren bisiltaldi, norapait joaite eta beste gisako zerbütxüak ;
8° Zorkontüan sartzen diren zerbütxü güzien salneürri osoa, bai eta zorküntü hontan agitzen ahal liratekean kanbioak, R. 211-10 artikülüan agertzen diren baldintzen arabera ;
9° Halako kasüetan, zerbütxü zonbaiti etxekara liratekean zerga edo haborokin pakatü beharrak, hala nola aireporteetan hegazkinetik eraiste zerga edo portüetan itsasontziratze edo itsasontzitik eraiste ordain-beharra, nola ere egonaldi ordainsaria, hau ez balin bada saldü diren zerbütxüetan konta ;
10° Ordaintü beharraren noiztik noizerakoa, bai eta horren egiteko manerak ; erosleak eginen düan azken ordaintze partea ez da bidajearen edo egonaldiaren prezio osoaren %30a beno apalagokoa izaten ahal eta egin beharko da bidaje edo egonaldi horrentako dokümentüak esküalatzean ;
11° Erosleak galtatü eta saltzaleak honartü baldintza bereziak ;
12° Erosleak saltzaleari kexa agertze baten egiteko manerak, kontratüaren ez obratze edo gaixki obratze batengatik, kexaren agertze hori, ahal bezain fite, gütün gomendatüz beharko delarik egin, letera hartürik izan delako probarekila, eta halabeharrez ere izkiribüz jakinarazirik bidaje antolazaleari eta kexaldia hersatzen zaion zerbütxü hornizaleari ;
13° Bidajea edo egonaldia gütienezko parteliant nonbre bati lotürik izatearen kasüan eta ezeztatü behar bat agitzean, erosleari horren berri emaiteko berantenezko epea, R. 211-6 artikülüaren 7° püntüaren arabera ;
14° Kontratüan hitzartürik diren ezeztatze baldintzak ;
15° R. 211-11, R. 211-12 eta R. 211-13 artikülüetan xedatürik diren ezeztatze baldintzak ;
16° Saltzalearen lanbide errespontsabilitate zibila ebilarazi beharrean, haren asürantzak bermepean hartzen dütüan arriskü eta helgaitzetaz xehetarzünak ;
17° Erosleak hartü ezeztatze asürantzaz xehetarzün zonbait (kontratü zonbakia eta asürazalearen izena), bai eta arriskü berezi zonbaiten eretzekoak, hala nola etxerat ekarri beharra meskabitze bat edo eritze bat agitzean ; kasü hontan, saltzaleak behar dü argibide dokümentü bat eroslearen eskü ezarri zoinetan ere xeheki agertüren diren bermepean diren eta ez diren arrisküak ;
18° Erosleak kontratüari desmüs egite kasüan, saltzaleari jakinarazteko azken epea ;
19° Erosleari, bidajez edo egonaldiz abiatzea agitü beno 10 egün lehen gütienez, ondoko xehetarzüna hauk izkiribüz ükenen dütüalako agiantza :
a) Egonaldi güneko saltzalearen ordezkariaren edo pürü güne hortan nekezia bat edo arrenküra bat üken lükean eroslea lagüntü ahal izanen düen jente edo egitüren helbide eta telefona zonbakiak, nahiz saltzalearekila presa handienez harremanetan sartzeko telefona zonbaki bat  ;
b) Gehitü adineala heltürik ez direnak herrizkanpo bidajez edo egonaldiz agitzearen kasüan, telefona zonbaki bat eta helbide bat harekila edo hartaz axolatzen denarekila xüxenka harremanetan izateko gisan ;
20° R. 211-6 artikülüaren 14° püntüan xedatürik den argibideen eman beharra ez bada beterik, kontratüa baliogabetzearen eta ordaintü düan sosa osorik eta gaztigüz begiratzerik gabe erosleari turnatüren zaiola berri emaiten düan klausüla.

R. 211-9 artikülüa

Erosleak kontratüa beste norbati zeditzen ahal deio, harzale honek bidajearen edo egonaldiaren egiteko ber baldintzak betatzen balin badütü, eta kontratüa ez bada obratzen hasirik. Zedizalearentako ez balinbada baldintza berezi hoberik hitzartü, zedizale honek saltzalea behar dü gütün gomendatüz abisatü, letera hartürik izan delako probarekila, berantenik bidajea hastetik zazpi egun lehen. Isasoz egiten den bidaje bat izatearen kasüan, berantenez abisatze hau 15 egün lehenagokoa da. Zeditze batentako ez da iholaz ere saltzalearenganik lehenago baimenik ükeiterik.

R. 211-10 artikülüa
Kontratüak aipatzen badü prezioa berriz ikus daiteala eta hori L. 211-13 artikülüan xedatürik diren baldintzen barnen izatez, kalkülatzeko manerak, goratzeko nahiz apaltzeko, xeheki emanik izan behar düe, bai eta prezioen aldapenak, hala nola karreiatzearen kostüena eta honi etxekara liratekean zergena, bidaje baten edo egonaldi baten kostüan ondoajerik üken liroen diharü süerteena agertü beharrak dira ; agertü behar date, halaber, prezioa zein heinetan kanbiat leitean eta kontratüan emanik den prezioarentako xedatü den diharü süertearen balioa.

R. 211-11 artikülüa

Eroslea bidajeala edo egonaldiala abiatü aitzin, saltzalea behartürik balitz kontratüan kanbio handiak egitera, hala nola prezioaren goratze aski handi bat, eta R. 211-6 artikülüaren 18° püntüan hitzartürik den abisatze beharra ez bada aplikatürik, erosleak ahala badü, beste kalte-ordainik halabeharrez galtatzeaz gain, eta harek üken düalako probarekilako saltzaleari gütün gomendü bat igorri ondoan :

- edo kontratüaren hausteko eta eman dütüan sosen arrabiltzeko, zerbaiten pakatü beharrik gabe ;

- edo saltzaleak ordariez proposatzen düana honartzeko ; kanbio horik xüxen zer diren xeheki erranen düan kontratüari gehitze bat sinatüko düe ordüan bi parteek ; prezio apaltze baten kasüan,  erosleak orano zor lükeanari kentürik dateke eta erosleak jadanik pakatü düana kanbio egitearen kostüa beno handiago agitzen bada, soberakinez hartürik dena gibel emanik izanen zaio abiatzea beno lehen.

R. 211-12 artikülüa
L. 211-15 artikülüan xedatürik den gisan, eroslearen abiatzea beno lehen, saltzaleak bidajea edo egonaldia ezeztatzen balin badü, erosleari behar deio berria helarazi gütün gomendatü baten bidez, hau hartürik izan delako probarekila ; kasü hontan, erosleak saltzalearenganik arrabildüko dütü eman dütüan sosak oro, beste kalte-ordainik halabeharrez galtatzeaz gain, eta diharüzko ordariez emaite bat ere ükenen dü, hau ez datekealarik bere gaintitik ezeztatü beharrean agitzez ordainez pakatü beharko zükean sos heina beno apalago izaten ahal.

Artikülü hontan xedatzen direnek ez liroe halere trabarik eginen saltzalea eta eroslea ber hitzeko jarte bati, hala nola erosleak honartzean saltzaleak proposatüko liron ordariezko bidaje edo egonaldi bat.

R. 211-13 artikülüa
Eroslea abiatü ondoan, saltzalea ez balitz kontratüan xedatürik diren eta erosleak pakatü prezioaren hein handieneko zerbütxüen parte hon baten segürtatzeko gisan, beharko dütü segidan ondoko neürri hauk hartü, erosleak egin litiron kalte-ordain galtoaren enpatxazale ez direlarik, haatik :

edo hitzartürik ziren zerbütxü emaiteen ordariez besterik proposatü, izan litean prezioz gehitzeak  bere gain hartzez ; ordariez proposatürik direnak lehenak beno kalitate apalagokoak balin badira, saltzaleak sos liferentzia pakatü behako deio erosleari, hau bidajetik edo egonalditik sartü ordüko ;

edo ez balü ordariez deüsere proposatzen ahal edo proposatzen dütüaner erosleak üko egiten badeie, arrazu baliozkoak emanez, eroslearen eskü ezarri, prezio gehitzerik gabe, abiatze güneala edo bi parteek hitzartü beste lekü batetara arrajiteko manerak, kontratüan hitzartürik zirenen ber heinekoak.

Artikülü hontan xedatürik direnak aplikagarri dira ere  R. 211-6 artikülüaren 14° püntüan hitzartüa ez errespetatzearen kasüan.

 

SALMENTA BALINTZA BEREZIAK

Prezioak

Prezioak eurotan emanik dira. Bidaje edo egonalditik landako argüdiatzeak ez dira kontütan hartüko. Arren, erosleak lehenago deliberatü behar dü emanik den prezioa joaiten zaionez ala ez. Argiki erranik diren kasüetzaz kanpo, egonaldi zerga ez da prezioaren barne konta.

Bakantzetako alokairüetzaz kanpo, zoinetan ere prezioak alokairatzen denari etxekara diren, agertzen diren prezioak jentekal dira konta.

Asürantzak.

Argiki erranik diren kasüetzaz kanpo, asürantza bakoitxik ere (ezeztatzearena, hatüena, lagüngoa behartzearena, etxeratzearena) ez da sartzen güne hontan agertzen diren prezioetan.

Müblatürik diren alojamentüen kasü berezia : alokairazaleak dü egongia asüratü behar. Segürtatü behar dü, arren, bere ohizko egongiaren asürantzan sartzen denez bakantze güne baten asüratzea. Hala ez bada, asürantza gehitze hori galtatü behar deio bere asürantzakariari edo asürantza berezi bat hartü. Alojamentüan sartzean asürantza proba bat galtatüren zaio edo halakorik ez badü ekarri asüratürik dela zinki segürtatze bat.

Erreserbatzea eta pakatzea

Erreserbatzean ordaintzekoa den erresaren heina orotan pakatü beharraren %25ekoa da. Arrestakoa pakatü behar da egonaldia hastetik 30 egün lehen, berantenez.

Berant erreserbatze baten kasüan, hots egonaldia hastetik 30 egün beno gütiagotan, ororen pakatzea galtatürik dateke.

Bermetarako sosa

Bakantzentako alokairatzeen kasüan, bermetarako sos heintto bat galtatürik zaio alokairazaleari. Hala egiten da alokairazalearen ogenez agitzen ahal liratekean andeatzeen ondoramenak antolatzeko. Sos hein hori güneala heltzean berean pakatzekoa da. Sosa bahian jarte horren heina alojamentüaren araberakoa da eta erreserbatzea egitean jakinarazirik da zonbatetakoa den.

Alojamentüan sartzean bai hantik joaitean, güneak nola diren ikuskatzen da harzalearen eta alokairazalearen edo haren ordezkoaren artean.

Bermetarako emanik den sosa turnatürik zaio ondotik harzaleari, halabeharrez hontarik kentzez ikusirik diratekean eta alokairazalearen bizkar ezar liratekean andeantzeen konpontzeko fresen heina.

Etxebizitza saltzaleen bidez alokairatürik diren alojamentü müblatüen kasü berezia : Bermetarako sosaren turnatzea egiten da alajamentüaren harzalea joiatetik hilabete bat beno lüzeago izaten ahal ahal ez den epean, salbü zerbütxü ekarte gehigarri elibaten (telefona, berotzea) zorkontüa egin beharra bada eta alokairazale etxeak hauk behar badeitzo harzaleari haborokin pakarazi.

Trükatze txartela

Erreserbatü dütüan zerbütxüer etxekara diren trükatze txartelak hartürik, erosleak saltzalearengana joan behar dü. Trükatze txartel hauk emanik izanen zaitzo egonaldiaren kostü osoa pakatü ondoan.

Ezeztatzea
1/ Eroslearengatik :
Abiatzeko püntüa aitzin bere egonaldiaren ezeztatzera behartürik balin bada eroslea, ondoko gastü hein hauk etxekirik izanen zaitzo, baldintza berezirik ez bada hitzartü pürü :

•  Abiatze püntürik 30 egün beno haboro lehen : 22 € ezeztatze fres.
•  Abiatze püntütik 30 eta 21 egün arte lehen, egonaldi kostü osoaren %25a
•  Abiatze püntütik 20 eta 8 egün arte lehen, egonaldi kostü osoaren %50a
•  Abiatze püntütik 7 eta 2 egün arte lehen, egonaldi kostü osoaren %75a
•  Abiatze püntütik 2 egün beno gütiago edo abiatzeala ez agertez, errreserbatü egonaldiaren kostü oso-osoa.
Egoitza mübledünen bi astez segidan hastetik alokairatzeen kasü berezia :
• Abiatze püntürik 90 egün beno haboro lehen : 22 € ezeztatze fres.
• Abiatze püntütik 90 eta 21 egün arte, erreserbatü egonaldiaren kostü osoaren %25a.

• Abiatze püntürik 20 egün beno gütiago, gorago aipatü kasüetan bezala.

Ezeztatzeen pakatü beharrak (baldintzen arabera) saltzaleari, erreserbatzea egitean, hartzen ahal zaion ezeztatze asürantza batekila segürtatzen ahal dira.

Erosleak ez dü saltzearenganik iholako ordainik edo sos-turnatzerik üken ahal izanen egonaldia llabürtzen edo eteten balin badü, zoin nahi arrazuengatik ere. Baliatüren ez den zerbütxü batentako ez da sos-turnatzerik izanen.

Etxebizitza saltzaleen bidez alokairatürik diren alojamentü müblatüen kasü berezia : Erreserbatzea egitean emanik datean %25 heineko lehen ordaintzea begiratürik date. Bakantza alojamentüko egonaldi kontratüa sinatürik arra-igorri den püntütik, egonaldiaren prezio osoa zor da. Haatik, alojamentü hori arra-alokairatürik balin bada, erosleak osorik arrabildüko dü ordaintü düana.

2/ Saltzalearengatik :
Saltzaleak egonaldi bat edo bidaje bat ezeztatü ahal izanen dü, izenen emaiteetan gütienezko parteliant heinik ez bada biltzera kaüsitü, abiatzetik edo egonaldiaren hastetik 21 egün lehen.

Erosleak ez dü iholako ordariez sosik emaiterik galtatü ahal izanen, ezeztatzea agitzen balin bada ezinbestezko arrazü batengatik edo bidajazale edo egoiliarren segürtantxa bermatze arrazuengatik.

Etxebizitza saltzaleen bidez alokairatürik diren alojamentü müblatüen kasü berezia : Alokairatzeaz axolatzen denak desmüs egiten badü, ordariez beste zerbaiten atzamaitera behartürik da, ahalik eta hoberena. Beste proposamen hori erosleari lehenago egina beno kariago dela agitzen bada, bi kostüen arteko liferentzia desmüs egin düanaren gain dateke.

Harzalegeiari ez baleio ordariezko alojamentü bakoitxik ere proposatzen ahal, erosleak arrabildüko lütüke pakatü sos heinak oro, bai eta alojamentüaren erreserbatze püntüan egin zen lehen ordaintzearen heina ere. Ordainez pakatze hori alokairatze axoladünaren bizkar dateke.

Gaixki joiateak eta kontü galtatzeak

Gaixki joiateen eta kontüen galtatzeen kasüetako jokabideak salmenta baldintza orokorren  R. 211-12 artikülüan xeheki aipatürik dira.

Bidaje edo egonaldi baten eretzeko zoin nahi kontü galtatzea izkiribüz behar date egin eta gütün gomendatüz ahal bezain fite igorri saltzaleari, berantenik bidajetik edo egonalditik arrajin eta 30 egün barne.

Baldintza bereziak ez dira baldintza orokorren gainetik jarten, azken hauk direlarik balioz nausitzen.

EZEZTATZE ASÜRANTZA 

Ezeztatze asürantza lotürik da erosleak bermatü nahi dütüan zerbütxü eskentzeer, hots :

Bestegisatzen ahal ez den karreatze pakamentü bati ;

Osotarzünea eroste edo Package delako bati (bakantza antolazalea, kurrialdia – autobüsez karreazalea, kartari etxekara direnekila (hegaldia bera + alokairatzea…)

Bakantza egongia baten hartzeari  (egoitza bizigia, etxe, bakantza alojamentü, kanpagia

 

2 21. EZEZTATZE ASÜRANTZA BAKANTZA EGONGIA BATI LOTÜRIK BALIN BADA

(EGOITZA-BIZIGIA, ETXE, BAKANTZA ALOJAMENTÜ, KANPAGIA)

Diharüzko bermea. Bermeak ezeztatze fresen ordaintzea barne hartzen dü, alokairazale egitürak pakarazi düan sos-heineala artino (ezeztatzea orozbat egiten denez geroz), eta hori alokairazaleak finkatü dütüan ezeztatze baldintzen baremak obratzean.

Bermearen mügapenak. AXA assistance asürantzakariaren gain datekean ordainsaria, gibel egitea agitü den egünean zor ziren ezeztatze gastüer mügatürik da. Ezeztatze bermea obratürik dateke, zergak, asürantza sariak eta alokairatze egitürak berarentako begiratzen dütüan eta hitzarmen honen barne konta ez diren dosieraren fresak behin kentü ondoan. Ordainsari heinak ez dü hartzedün bakoitxarentako 6 000 EUR gaintitüko, ez eta hortara behartüko lükean gertakari bakoitxeko 30 000 EUR ere.

Sos-begiratzea. Kasü orotan, AXA Assistances asürantzakariak hartzedünari emanen deio ordainsaria, 15 EUROko sos-heina kentzez, salbü beste zerbait hitzartü bada.

Bermearen behartzera ekar liroen gertakizünak.

a) Hartzedünaren, bere bizilagünaren (legez hala dena ala ez) edo PACS baten bidez harekila bizi denaren, bere aitzineko edo ondoko baten – bai eta legar kontüz bere gain ez direnak ere – hots, anai-arreba, ahizpa, küinata edo küinat, sehi edo erren, aita edo ama giharreba, legezko aita edo ama orde – güzi horien bizigünea zoin nahi izanik ere – edo  hartzedünarekin bizi ohi den baten ;

Hartzedünaren ber etxean bizi zen jente handikapatü baten ;

Baldintza berezietan xedatürik den bezala, hartzedünaren ordariezko baten edo bere haur adingabeen begirari bezala izentatü den jente baten :

Meskabitze handi bat, eridüra larri bat (barne sartzen direlarik ere eritarzün baten arra-abiatzea, eri izate lüze baten edo lehenagotik eri izate baten sordeitzea edo kontratü hitzartze hau beno lehen agitü zen meskabitze baten ondoajeak), eta herio bat agitzean.

b) Hartzedünak edo bere bizilagünak lana galdü balin badü, entrepresa enplegazalea(k) kinta txarrean agitze arrazuengatik, kanpo ezarte hau(k), haatik, ez bada (badira) agitü kontratü hitzartze hau egin den egünean berean ;

c) Hartzedünaren bizigian edo lankietan, bere etxaltean – jabea, alokairazalea edo dohainik baliazalea izan – agitzen ahal liratekean itxes handiengatik, zoinetan ere hontarzünak %50 heinean deseginik izanen diren, eta helgaitz horrengatik eginbeharrentako etxen egoitera behartürik izatez ;

d) Hartzedüna ez balinbada bidez, airez edo itsasoz alokairatze güneala heltzen ahal, alokairatzea hartzeko egünean berean ez ondoko 48 orenen barne, eta hori zer nahi maneratako kurritzeak epantxatzen dütüan trabatze edo greba bat piztea agitzez. Kasü horietan, bakantza egongiaren kokagüneko kargüdün batek edo egitüra ardüradün batek (Aüzapez, Turisma Bülego joanarazle, SNCF edo aireportü kargülant, edo beste…) segürtageri bat helarazi beharko dü ;

e)Harzedünak bakantzak igaran behar dütüan günean – hau, 1500 metraz gorako elürgünetan bera eta abentüaren 15aren eta Apirilaren 1aren artean – hartzedüna heltzekoa den 5 egün lehen, lerragien gora joaiteko tresnadüren ebilaraztea,  bi egünez segidan pürü, epantxat liroen elür gütiegi edo sobera agitzez. Ordainsariari sos-begiratze heina kostüaren %25ekoa da ordüan, alokairatze bakoitxeko 30 EURO izatez gütienez.

22 2. EZEZTATZE ASÜRANTZAREN OBRATZEKO MANERAK

1. Jakinaraztea

Hartzedünak edo haren izenean mintzo den züzendünak bakantza eskentzaren antolazaleari jakinarazi beharko deio egonaldiaren ezeztatzera behartürik dela, delibero hortara behartü düan gertakaria agitü bezain sarri. Ezi, AXA Assistance asürantzakariaren ordaintzea kalkülatürik da ezeztatze bermearen behartzera ekarri düan gertakariaren jakinarazteko püntüan berean baliozkoak ziren ordaintze sarien arabera.

Hartzedünak AXA Assistance abisatü behar dü ezeztatzera behartü düan zorigaitza agitzetik 5 egün barne, « Obratze baldintza orokorren » 9. artikülüan xedatürik den jakinarazte bideari jarraikitzez.

Jakinarazte hortan, ondoko xehetarzün hauk beharko dira agerrarazi :

• asürantza harzale zonbakia

• hitzarmenaren zonbakia

• ezeztatzera behartzearen zertarakoa, xeheki argitürik (eritze, mankatze, meskabitze, lan saileko arrenküra, edo besterik…)

• bidaje edo bakantza antolazalearen izena.

Ezeztaratzearen arrazua eritze bat edo mankatze-meskabitze bat balin bada, hartzedünak edo haren izenean mintzo den züzendünak behar dü ere, zorigaitza agitzetik 10 egün barne, eta AXA Assistance asürantzakariaren Artazale Nausiari sekretüpeko gütünaxala baten barnean helarazi eritzea edo mankatze-meskabitzea zer den xüxen edo noiz agitü den xeheki argitzen düan bedeziaren ageria. Hori egin ondoan,  AXA Assistance asürantzakariak hartzedünari edo haren izenean mintzo den züzendünari helaraziko deio bete beharko den papera. Paper hau bete ondoan  AXA Assistance asürantzakariari turnatü beharko zaio hitzarmenaren kopia bat eta ezeztatzearen galtatzeko bai damü-ordainen zonbakatzeko galtatürik diratekean dokümentüak oro jüntatzez (izen-emaite txartela, ezeztatze fresen zorkontüko lehenidazkia, karreiatze gastüetako paperak).

2. Sosaren-turnatzea : Ezeztatze fresetan sartü sosaren turnatzea harzedünari edo haren  izenean mintzo den  züzendünari helarazirik zaio, eta ez beste ihori, pertsona fisiko ala moral izanik. Dosier gastüak, herrialdean sartze baimen kostüak, zergak eta asürantza ordain beharra ez dira turnatzekoetan sartzen.

3. Bermetik baztertzeak. Berme emaite güzier etxekara diren baztertze kasüak, hitzarmen honen 5. artikülüan xüxen erranik direnak, obragarri dira. Horietzaz gain, ondoko gertakarier edo hala agitzeer doazkien ezeztatze arrazuak ere bermea emaitetik kanpo dirateke :

Bidaje edo bakantza antolamentüa erreserbatzearen eta kontratü hitzartze honi harpidetzearen artean agitü diren gertakariak oro;

Bidaje edo bakantza antolamentüa erreserbatzearen eta kontratü hitzartze honi harpidetzearen artean agitü diren eritze batez lehen ohartaraztea, honen artabidetzea, berriz eritzea edo ospitalean sartzea;

Karreiazalearen edo bidaje/bakantza antolazalearen partez agitü diren ezeztatzeak, arrazuak zoin

nahi izanik ere ;

Hiru egün segidan edo gütiagoko ospitalean sartzeak ekarri düen johada baten ükeite, trenpü

apaltze, zainak eritze edo gogoaren ülüntzeak ;

Haurdüntzearen nahitara ekürazte bat eta honen ondoramen edo gaixki joiateak ;

Estetika artatze edo egiteak, huretako edo beste pastekilako osagarribideak, in vitro haurdüntze

esprabüak ;

Artetarik egin ohi diren osagarri ikuskatze edo osagarriz jarraikitzeak ;

Bidajearen edo bakantza antolamentüarentako behar-beharrezkoak diren dokümentü bat edo

besteren ez ükeitea, eta hori zoin nahi arrazuentako, salbü berme emaite honen barne sailkatürik

liratekean kasüak ;

Herrialde batetan sartzeko baimen-ageri baten ükeitean agitü den berantaren hartzea.