Jatetxe-ostatüa eta zerbütxüak

 

  • JATETXEA : KARTIELEKO KOZINA HON ETA HON EGILE BAT 

Xiberoan jatekoa sinple bena hon da eta badakigü zer jaten dügün, zeren eta kartielean berean ekoizten diren mozkinak beitzaizkü eskentürik.

Gosexka bera zira ? Gure jatetxean badükegü beti zerbait zuri eskentzeko, zoin nahi tenoretan !
Bazkaltü edo aihaltü nahi bazira, aldiz, etxolen erditan kokatürik den jatetxe hontan, gaüza honik adelatüko deizü sükaltari nausiak,
kartieleko mozkinekila eginik. Eüskal giro ezinago goxo batetan, jangela handi bat zure haidürü da.

Tximinia baten peko sü ederrak beropean etxekiko zütü negüko egün hotzetan eta aro ederrarekila, berriz, aitzinaldeko terrazatik amiagarriko bista gozatüren düzü.
Jatetxe hau ere zure esküko da animazione edo apairü berezi elibaten plantatzeko (urtebetatze, familiaren biltze, jente errezebitze…).

Wifi delakoa biltzen ahal düan jatetxeak batzarri eginen deizü egün oroz –
salbü pausü egün eta bakantzak hartzeetan – 11:30ak eta14:00ak eta 19:00ak eta 22:00ak artean.

Xehetarzün habororentako, deit : 05.59.28.55.86

  • JANGIA

Eztei, urtebetatze, erretretaren hartze, familiaren biltze, entrepresako, aurrideen arteko edo alkarte apairü…

Galto berezi horier ororer ihardesteko gisan girateke !
Iratiko Etxoletako jangela berriak saldo handier egiten ahal deie batzarri. Hontan ediren daitean kozina ontsa düntüan
zihaurek haüta ziniron kozina egilea jinarazten ahal düzü.
Gela hontan 130 jente artino sar daite.

Apairü adelatze baten aitzin-kostüa galtegizü, zonbaki hontara deitzez : 05 59 28 55 86.

Iratiko Etxolen batzarrigünean emanen deitzügü argibide eta xehetarzünak oro eta erreserbatzeak hartüko dütügü.

  • BILKÜRENTAKO GELAK 

Gogozkatze biltzarrentako, biltzar nausientako edo beste jünta süerte ororentako, 120 jente artino sar daitean bi bilküra gela badütügü zure esküko.
Halabeharrez, jünta nausientako ere düntürik dira bilgüne hauk, mikroekilako taulada, entzünarazgailüak,
bideo-igorgailü eta paretako agergailüa plantan ezarten ahal beitirade.
Bilgia horik Wifi delakoa ere hartzeko gisan dira eta xoko batetan edari bero edo freskoak ükeiten ahal dütükezü.

Iratiko Etxolen batzarrigünean emanen deitzügü argibide eta xehetarzünak oro eta erreserbatzeak hartüko dütügü.

  • ERAKUSKA GÜNEA

Sasu betean, erakuska elibat plantan ezarten ahal dirate, hortarako doitürik den eremü batetan.
Gure kartiel honen – Xiberoa, eüskal bortügünea – hobeki ezagützeko paradarik emanen deizüe.
Margolari, argazkilari edo beste ederlan egile balin bazira eta zure obrak erakutsi nahi bazüntü,
alkarte batetakoak balin bazidee eta egiten düzüenaz eman nahi bazünüe berri… Iratiko etxolek egiten ahal deizüe batzarri !

Argibide edo xehetarzün habororen ükeiteko, gurekila jar zite harremanetan.

  • JANARI ETA HATÜ SALGIA

Janari eta hatü salgia jatetxeari etxekara da. Hontan edirenen dütüzü egonaldiko behar dütükezün gaüza haboroxeak.

Kartieleko mozkinak ere salgei dirade hor eta horien heben berean txestatzeko edo etxerat eramaiteko parada badükezü, arren.
Kasetak ere edirenen dütüzü janari eta hatü salgian.
Ogiaren eta aragiarentako, manatü beharko zaitzü mezperan, biharamenean ükeiteko gisan.
Janari eta hatü salgia zerratürik den egünetan, hatüak, ogia eta kasetak edirenen dütüzü, etxolen batzarrigünean.

Zabaltze tenoreak : 08:30 – 11:30 eta 15:00 – 18:30
(salbü pausü egün eta bakantzak hartzeetan)

 

ZERBÜTXÜ ANDANA ZURE ESKÜKO

Zure egonaldia ahal bezain goxoki igaran dezazün, Iratiko Etxolen güneak zerbütxü andana bat ezarten dü zure esküko.
Negüan, ebilaldi lerrakako eta elür-sareetako trersneriak oro, bai eta elür-liak ere alokairatzen ahal dütükezü heben berean.
Batzarrigünean dira horik oro zure esküko.
Ebilzaleen errezebitzeko gela berotü bat ere badügü.

Üdan, ediren dütüzü heben :

- mendiko pirripitak eta brixta elektrikoak (burricletas) alokairatzeko
- zaldiz edo astoz oren bat edo bi orenetako edo egün osoko paseialdiak. Erreserbatzeak batzarrigünean
- Bi tenizkagia, dohainik ützirik eta jokü hontan aritzeko pelotak eta eskükoak perestatürik.

Urtorotan : Batzarri egiten deizügü eta berri emaiten :

  • Iratiko Etxolen bakantzagüneaz,
  • Heben egin ahal izanen düzünaz,
  • Ebilaldi eskentza desbardinetzaz,
  • Aroak hitzemaiten düanaz
  • Xiberoko kültüra antolamentü eta gertakizünetzaz…

Haur ttipiñiak balin badütüzüe, haier ere pentsatü dügü eta egonaldi denboran dohainik esküko ezarriko deitzüegü :

  • ñiñientako ohiak, matalazeki
  • mainagiak,
  • kaidera gorak,
  • mahaineko alki gorak,
  • haurñien karreiatzekoak…

Behar dütükezünak oro erreserbat etzazü batzarrigünean, ahal bezain goizik.
Familiakoen edo adiskideen artean gaüaldiak plantatzeko (5€ren trüke eskentza bakoitx).

  • Kozinaren egiteko tresneria alokairatze,
  • fondue delakoaren adelatzeko bekanika,
  • matahame egitekoa,
  • gazna erre karrakaren egitekoak,
  • olatak egitekoa

Libürütegi bat eta mahain-jokü elibat bat ere edirenen dütüzü kitorik.

Etxolen batzarrigünean Wifi delakoa hartzen ahal düan ordenagailü bat ere erabilgei da.

Oihaleria alokairatze : 6.50 € / mihise parea et 3 € txükatzeko parea

Etxola ützi behar da hartzean ediren den traza xahüan. Xahatze lanak – zoladüra, bitre, xahagia eta komitateenak – eginarazten ahal dütüzü, haborokin bat pakatzez :

Schroth, Delta et Xiberua gisako 12 eta 30 leküren arteko etxolentako : 45 € ; beste gisako etxolentako : 30 €