Jakitekoak

IRATIKO BAKANTZAGÜNEA URTOROTAN ZABALIK DA, FAMILIER, BAZTER EDERREN MAITAZALEER, KIROLZALEER, ESKOLATIK KANPO ELKITZEER BATZARRI HONA EGITEKO…

IRATIN, ZURE ESKÜKO BADÜTÜKEZÜ :

  • 40 etxola ontsa izateko behar diren güziekin,
  • Jatetxe bat,
  • Janari eta hatü salgia bat,
  • Zalditegi bat, üztailan eta agorrilan ebilten dena (zaldiz edo astoz paseiatzeko)
  • Tresnadürak alokairatzeko (lerra kirolaren, elür-sarekako, mendi pirripitarako)
  • Aizinarte hanitxentako gela bat
  • 2 teniz zelai
  • Bungalowsak,
  • Ebilzale aterbea,
  • Kanpagia bat

OIHALERIA

Estalgiak heben berean edirenen dütüzü, bena mihiseak aldiz ez.
Arren, mihiseak zihaurk ekarri behar dütüzü, bai eta burünegi oihalak ere.
Haatik, heben berean alokairatzen ahal dira.

 

BARNEEN XAHATZEA

Egonaldiaren ürrentzean, barneen xahatzea zure gain da eta xahatzeko behar direnak oro zihaurk ekartekoak dira.
Pentsa ezazü, arren, zikin-zaküak, espuntak, xahatzekoak, latsagailüko eta ontzi-xahagailüko errauts edo pastillen ekartera.
Haatik, xahatze lan horik eginarazten ahal dira, galtoaren arabera.

 

ZURE EGONALDIA ONTSA IGARAN DADIN, HONA JAKIN BEHAR DÜTÜZÜN GAÜZA ZONBAIT… 

  • Iratin berean, ez da ezantza edo gasoil salgiarik.
    Betea eginik jin beharko düzü, arren.
    Erregei  salgia hüllanenak Atharratze-Sorholüzen eta Donajüne Garazin dira.
  • Negü gorrian Iratira helgiak zabalik dira, bena kateen ükeitea beharrezkoa da üsüan.
    Arren, abiatü beno lehen, katea horien ezarteari trebat zite.
  • Negüan, ahalaz ez ziteala berantegi hel : arrastiri apaleko heben izatea ontsa lizate.
  • Hüllanenik den farmazia, Iratiko Etxoletarik 30 kilometratan da.
    Arren, errekeitü eta lehen artatzeentako zakütta bat jarraikiaraz ezazü.
  • Sosaren biltzeko bekanikarik ez düzü edirenen Iratin.
    Horietarik hüllanenak Atharratze-Sorholüzen eta Donajüne Garazin ediren daite (30 km).