Nor gira ?

Logo Soule xiberoa Logo Iraty
Xiberoko Botingoaren nahiküntez 1968. urtean eraikiarazten hasirik, Iratiko Etxolak xiberotar ororen jabegoa dira, Xiberoko artzangoako alagia eta oihan peza handi elibat bezala.

Xiberotar ororen izenean, Xiberoko Botingoak dü joanarazten 1300 metrako goratarzünean eta Europako bagadoi handienaren bazter batetan edireiten den bakantzagüne liferent hau.

Hatsarre-hatsarretik egin den bezala, egünko egünean ere Iratiko Etxolen alokairatzetik elkitzen diren irabaziak heben berean arrabaliatürik dira, zure egonaldia izan dadin beti goxoenetarik.

Hatsartzeko eta arrapixkolatzeko güne bat izan beno lehen, Irati da bizirik baratzen den artzangoa lürralde bat, non ere mendian bizi eta lanean ari direnak oro botzik diratekean zuri batzarri egiteaz eta beren egünoroztakoaren ezagütarazteaz.

Iratiko Etxoletzaz xehetarzün haboro nahi zünüke ?

Mezü elektroniko bat helaraz edo telefonaz deit ezagüzü ; gogo honez ihardetsiren deizügü.

terrasse du restaurant

Réception des Chalets d'Iraty