Txorien ezagütza

Airean ere bada zer amiat

Iratira jitez aireala eta zelüaren eta lürraren hürrüneko jüntalat so eta so ari diren jente elibat ikusiko dütüzü. Txorien ezagützale eta maitaleak dira..

Bazanakiana ote Irati dela txori joan-jileen igarangia handienetarik bat ? Xüxenago erraiteko, Organbidexkako lepoa da Frantzia hego-sartaldeko hegazti kurrizaleen igarangia lehena.

Üztaila erdixetik azaro erdixeala,  txorien eretzeko düzün maitarzünaren bizitzera jin zite LPO edo Txorien Zaintzako Batarzüneko kideekin. Alkarte hontako jenteek Organbidexkako lepotik igaraiten diren txori joan-jileen kurritzeak ikertzen dütüe, 1970. Urteaz geroz.

 

So egile ttipi eta handiagoentako

Iratin agitüko zirelarik, zure largabistak edo argazki tresnak elki ahal izanen dütüzü, airean beitate non-zer ikus eta amiat, Organbidexkako zelü gainetik kurritzen diren honenbeste txorieki. Arraheinki so eginez geroz, ezagütü ahal izanen dütüzü :

  • Ürzoak,
  • Elürtxoriak,
  • Llaudeta edo bortü txoriak,
  • Bilagarro eta tridak,
  • Ülantxa beltzak,
  • Apobeltzak,
  • Kürloak,
  • Amiamoko beltz eta xuriak,
  • Eta beste...

Jakitekoak

Iratin agitüko zirelarik, güne hontako aberediaz eta lantarediaz irakurgei elibat edirenen dütü, etxoletako batzarrigünean.

Basajaunen aholküak

  • Ahalaz, ez sobera ageri egonen niz : arropa ülünak jaunstez, emeki aritzez, isilik egoitez
  • Habiak ez dütüt hunkiko
  • Hürrün egonen niz txorier so egiten, esküsarik ez hegaltarazteko
  • Günean güneko araudiak errespetatüko dütüt
  • Largabista pare hon bat hartüko düt
  • Besteen jabetzak errespetatüko dütüt, botürentako eginik diren leküetan baztertzez eta, halabeharrez, baimena galtatzez
  • Txorien bizigüneer kasü eginen deit, hor gainti ene igaraitearen herexarik ez üztez.

Bi hitzez…

Jatetxearen kantüan, xoko bat bada norat ere jiten ahal ziren zure nahiaren arabera. Ez bazira jakitünetarik ere, üngürüan ageri diren txorietzaz zerbaiten jakiteko parada badükezü, hortxe agitzen diren hegaztien ezagützaleenganik. Botzik dirateke beren jakitateen zurekila partekatzeko hor diratekean artean, hots üztaila hatsarretik azaro hatsarreala.
 
ornithologie(2)