Paseiatzeak eta ebilteak

BAZTER EDERREN GOZATZERA JIN ZITE

 

Oihanpetan kurritzea edo bazter amiagarriak gozatzez ebiltea maite düzü ? Irati zure haidürü da !

Itsas bazterretik oren bat eta erditara eta Espainiako  jüntatik bi ürratsetara, Iratiko Etxolen kokagüne amiagarriak xoratüren zütü, familiarekila libertitzera, edo kirolari trebatüa izatez  nahiz ebilaldiak egiteko gogoarekila – GR 10ean edo beste –  jin zitean honarat.

Iratiren gainti, zure heinean ebil zite…

  • Eskelerak – Harsüdürra • 8,5 km ‐ denboraz : 04:30 ‐ hein bat aisa
  • Orhi Pünta • 15 km ‐ denboraz : 5 eta 7 orenen artean – elürrik ez izatez, ebiltera üsatürik direnentako ez gogorregi
  • Miragarateko hegiak • 17 km ‐ denboraz : 7 oren ‐ hein bat gaitz

Abiatzea eta heltzea : Bagargiako etxoletarik

 

Iratirik ez hürrünegi, ikustekoak

  • Larraineko herria eta Eraikin Historikoetan sailkatürik den Jondane Batixta eliza
  • Santa Graziko herria eta bere eliza erromanikoa
  • Kakuetako arroilak, 20 metrako gorako beren turrustareki
  • La Verna, mündü zabaleko 10 lürpeko gela handienetarik dena
  • Pixtako turrusta, alagien artean kokatürik den hur jauzi amiagarria
  • Holtzarteko zaldaina, Oladübiko errekaren 180 metra aldegainetik igaranarazten gütüana
  • Organbidexkako lepoa, Pirinioetako bortüen gainti, txori joan-jileen igarangia handienetarik bat dena

Eta hürrüntxeagoñi…

  • Maule-Lextarre, Espartiña famatüaren herri nausia
  • Donibane Garazi : parte zaharra eta harresiak, Vauban gotorgünea, Apezküpüen zerrategia, zübü erromanikoa

Mügaz beste gaintiko Iratiko bazterrak ezagütü eta gozatü nahi bazüntü, ezagüpeneko xendatik ebilten ahal zirateke. Gisa horrez, Iratiko historiaz eta hebenko alegietzaz berri hartüko düzü, bai eta aberediaz eta lantarediaz jakitate zonbait bildüko ere. Oihanaren tipilüne batetan edireiten den eta maiatzetik ürrietala zabalik den « Casas de Irati » aterpegüne eta ostatüan ere pausada egin ziniro.

Xendaren abioa eta helgia : Paxula botüra baztergia (Iratiko Etxoletarik 6 kilometretara).

  • Paxula botüra baztergia – Casas de Irati • 9 km (Joan/Jin) • Denbora : 01:45 – Aisa

Jakitekoak

  • Zure egonaldiaren ontsa prestatzeko : paseialdi eta ebilaldiak oro – aisenetik gogorreneala – presentatzen dütüen fitxak telekargat etzazü !
  • Jakin behar dütüzünak oro jakiteko gisan, kartak eta gidalibürüxkak edirenen dütü Iratiko Etxoletako janari eta hatü salgian !
  • Segürtantxa handienarekila bazterrak ezagütü nahi bazüntü, kartieleko mendian lagüntzale batekila joan zintake ebiltera. Horiekila harremanetan sartzeko, galta ezazü Iratiko Etxolen batzarrigünean.

Basajaunen aholküak

Ebiltera abiatü beno lehen :

  • Aro ikerzaleek egünarentako zer dioen berri hartzen düt 3250 zonbakiala deitzez edo meteo.fr internet güneala joiatez
  • Behar den bezala plantatzen niz ! Ebilteko oski honak, arropa beroak eta ebitakoak, ekiaren usukiaz zaintzeko gantzükiak, hur behar dena, anhoa eta sakolako telefona bat hartzez…
  • Egiteko gisan nizan ebilaldi bat haütatzen düt, gidalibürüxker eta karter fiki soegitez
  • Haurrekila izatez, haien heineko ebilteak haütatzen dütüt.
  • Ahalaz ez niz nihaur abiatzen eta norbaiti erraiten deiot norat ari nizan
  • Nola asüratürik nizan soegiten düt

Abiatü ondoan :

  • Xenda seinalatüetan egoiten niz eta pankartetako gomendioak jarraikitzen dütüt
  • Bazterrak eta jenteak errespetatzen dütüt
  • Ondarrak nihaurekin arra-ekarten dütüt

Destorbü bat agitzean :

  • Mankatü denari kasü egiten deiot
  • Sokorri egileak abisatzen dütüt : 112
  • Lagüngoa beharraren seinaleak egiten dütüt (besoak V baten gisa agerraraztez)