Bide eta mendi pirripitak

Iratira jitez, gorena jo ezazü !

Pirripita (bizikleta) maite badüzü, Iratin laketüko zira  !

Lekü ezinago eder hontan, bazter amiagarri elibaten artean, pirripitarentako zure aihoa ausarki hazi ahal izanen düzü.

Eüskal Herriaren parte honen bortügüneen, oihanpetako xenden, aintziren üngürüen ezagützera jin zite, Europako bagodoi handienaren ondo-ondoan mendi pirripitaz kurritzez.
Iratin, zure heinari doitürik diratekean mendi pirripitakako 5 ebilbideren artean badüzü haütüa :

  • Abiatzea eta heltzea : Bagargiak, Iratiko Etxoletako jatetxe aitzinetik
  • BAGARGIAK : 1,9 km –  30 min – aisa
  • ÜTÜRKOKOTXA : 10,8 km –  2 or – artekoa
  • PAXULA : 11,6 km – 2 or – gogorra
  • PETRILARRE : 14,3 km –  3 or – aisa
  • DEBATE : 33 km –  3 or – gogorra

Jakitekoak

  • Zihauren mendi brixta har ezazü edo heben dütügünetarik bat alokairat (diratekeanen artean).
  • Halabeharrez, kartak eta gidalibürüxkak ere edirenen dütüzü etxoletako janari eta hatü salgian.

Basajaunen aholküak

  • Pirripita ontsan düdadez arraheinki soegiten düt (erroten eta giderraren tinkadüra, errota axalak traza honean direnez, peiak (arrestak) ontsan dütüdanez...
  •  Doi düdan kaska bat ezarten düt bürün gainen.
  • Eraiste batetara plantatü beno lehen, ttottotzekoa apaltzen düt, erorteko arrisküen gütitzeko
  • Güne lanjeros batetara heltzean, pirripitatik eraisten niz.
  • Maxelaren gaintiala eraisten niz.

Iratin edirenen dütüzün beste inganioak

Bi hitzez…

Burricletas delakoak dira elektrika indarraren lagüngoarekila ebilten diren pirripitak. Sobera akitü gabe, bazterren kurritzeko eta gozatzeko manera ezin hobea. Anhoa har eta Iratiko oihanaren ezagützera joan zite, egünarentako ! Zortzi orenez ebilarazten ahal diren elektrikarekilako pirripita hauk alokairatzen ahal dütükezü etxolen batzarrigünean. Xehetarzün habororentako :  www.burricleta.com
velo-VTT(BIG)