Arrantzüka

Irati, arrantzüka orotarako güne

 

Iratiko oihanean hiru aintzira edirenen dütüzü, orotan 2,3 hektarako hur-eremüa tapatzen düena :

  • Irati-Xiberoko aintzirak
  • Irati-Garaziko aintzira

Iratin, zure familiakoekin arrantzünkan aritzen ahal zirateke bortügüne ezinago eder batetan !

Atlantiko eta Meditarraneo hur isurialdeen jüntan berean, hur ezinago xahüetako erreka elibatetan, Iratiko amarrainak zure haidürü dira.

Haur gazteenetarik, arrantzükari trebatüenetara, bakoitxak badü arrainen atzamaiteko paradarik, Iratiko erreka eta errekilletan !

 

 


IRATI ERREKAREN BEREZITARZÜNA...

Iratiko oihanaren erditan sortzen den errekaren berezitarzüna da... Meditarraneon isurtzen direla haren hurak, Ebro ibaiarekila jüntatü ondoan. Halaber, erreka hontan atzamanen dütüzün amarrainak ere oso bereziak dira, marra ülün elibatez jinetritürik beitira. Eüskal Herriko beste erreka orotan, berriz, amarrainak Atlantiko kentekoak dira.
Bazterren edertarzün paregabekoak eta Iratiko erreka arrantza güne haütüa izateak, anpletarzüna gozaraziko deizüe eta indarrez berritzeko parada emanen ere.

Jakitekoak

Arauez arrantzünkan aritzeko, Iratiko Etxoletako karta eta interneten bidez salgei diren arrantzükako kartetarik bat bil ezazü (www.cartedepeche.fr) :

  • Egüneko karta : 10 €
  • Asteko karta : 30 €
  • Urteko karta "18 urtez pekoen" : 20 €
  • Urteko karta "12 urtez pekoentako libertitze" : 5 €
  • Urteko karta berezia "Emazteer ezagütarazte" : 30 €

Arrantzüka aritzea ahal bezain ontsa prestatzeko : Iratiko errekako arrantzüka eremüetako kartak telekargat etzazü

Basajaunen aholküak

  • Arrainaz eta bere bizigüneaz axolatzen niz
  • Arrainen hümekatzeko güne izaten ahal direnetan kasü egiten düt ebiltearekila
  • Arrantzünan ari niz, hor gainti ebilten diren beste jenteak trabatü gabe
  • Bazterren anpletarzüna errespetatzen düt
  • Erreka bazterrean izatez, ejerki ari niz, herotsik egin gabe
  • Arrantzükan aritzeko manerak güneari doitzen dütüt
  • Arrainak edo beste ez dütüt lekü batetarik beste güne batetara eramaiten
  • Eremü pribatüak eta zerramenak errespetatzen dütüt
  • Ene igaraiteaz herexarik ez düt üzten
  • Arrantzükako araudia errespetatzen düt
  • Arrantzükako kartak nihaurekin hartzen düt
  • Aroa nolakoa den kasü egiten düt eta tenpestaire denean ez niz arrantzükara joaiten
  • Argidarraren karreiatzeko harietarik hürrün baratzen niz.

Iratin edirenen dütüzün beste inganioak

Bi hitzez…

Amarrainen atzamaiteko, « Tenkara » illixün arrantzükaren japoniar manera balia ezazü. Lata lüzagarria, amüaren bazter ehütüa, eta illi baten itxürako peita bat, denak oro badütüzü arrantzüka manera hortan aritzeko ! Üda partean, inganio hortara trebatzeak badirade. Berrien hartzera jin zite etxolen batzarrigüneala.
Iraty-peche-une