Aberedia eta Lantaredia

LILI, LANTARE ETA KABALEEN ARTEAN BIZI ZITE

Iratira jitez, bazterren edertarzünaz eta aberedi bai lantarediaren aberastarzünaz lilüratürik baratüko zira.

Artzangoa güne bat beita, zure etxolaren kantü-kantüan edo xenda batetarik kurritzean, ardi, behi edo montüra (zaldi) saldoak ikusiko eta kürütxatüko dütüzü, alan ari üda partean.
Iratiko oihana da ere Europako bagadoi handiena eta basakabale edo ihize kente berezi hanitxi emaiten deio axolbe, hala nola elüstri handia, bere bizkarreko marra holliekin ; oihaneko bizizale dira, halaber, oreina eta orkatza.

Largabistekila kurritzez, Europaren gainti agitzen den txori igaraile joan-jin handienaren gozatzeko paradarik badükezü, Organbidexkako lepoan. www.lpoaquitaine.org

IRATI URTAROZ URTARO

Zoin nahi urtaroz (sasuz) aberedia eta lantarediaren gozatzeko parada ükenen düzü eta zure begiek badükee zertzaz bazkat.

  • Bedatsea aitzina joaitean, maiatz altexe hortan, liliak eta lantareak sortzen dira bazter orotan eta eüskal mendiak nola bortüak berde muskerrez jaunsten dira. Lili melga zonbaiten ütxüra eta koloreak ezinago eder dira. Horien amiatzeko behar den denbora oro har ezazü eta bazter gozagarri horien arteko ontsatarzünak gogabeteko zütü.
  • Üdan, ardi, behi eta montürak (zaldiak) zure ondo-ondoan alan ari dira. Largabistak har-eta, Europaren gainti agitzen den txori kurrizaleen joan-jin handiena miretsiko düzü Organbidexkako lepoan. www.lpoaquitaine.org
  • Larrazkenean, bazterrak oro gorrail amiagarri batez beztitzen dira. Beharriak lüzat etzazü eta balinban oreinaren orroa entzüteko paradarik badükezü. Onddokara joaiteko, aldiz, lekü haütüan zirateke.

Jakitekoak

Heben ziratekealarik, Iratiko lantarediaz eta aberediaz berri hartzeko libürüxka elibat edirenen dütüzü etxolen batzarrigünean.

 

EZAGÜPEN ETA ARGIPENERAKO EBILBIDEA

Iratiko oihanaz habororen jakiteko gogoa badüzü ?

Hortarako da, plantan ezarri dügün ezagüpen eta argipenerako ebilbidea !

Ebilbide hontan kurritzez, non agitzen ziren eta zer baden ikusteko argibide eta xehetarzünak emaile dirate oholtto edo pankarta elibat. Dena edo kasik jakinen düzü bazterren bizitarzünaz, moldadüraz, kanbioez...
Lehen-lehen manera da eskola baten elkaldi batentako edo jente saldo baten jakinminarentako...

Basajaunen aholküak

  • Hein bat isilik eta anpleki baratzen niz, bazterren eta kabalen ez erauzteko
  • Liliak, diren leküan üzten dütü, bildü gabe, hauk zaintürik beitirade
  • Mendian izatez ere, ez ahatz norbaiten etxen nizala ; arren, onddoak biltzean, eta hortan ere heinean baratzez, baimena behar da galtatü
  • Kabale saldoak kürütxatzean, baraxten niz eta ejerki igaraiten
  • Seinalatürik diren leküetan üzten düt botüra (ebilgailüa)
  • Helgiak eta sargiak ez dütüt trabatzen
  • Txakürra estekan etxekitzen düt, kabaleak ez ditzan lotsaraz
  • Alatzen ari diren kabaleer ez deiet jatera emaiten, eta ez nitzaie hüllantzen

Bi hitzez…

Ofiozoko jente elibatekila bisitaldiak plantatzen ahal dira zoin ordüz, Iratiko aberediaren eta lantarediaren aberastarzüna hobeki ezagützeko gisan. Iratiko Etxolen batzarrigünean xehetarzünak biltzen ahal dütüt.